⚝
One Hat Cyber Team
⚝
Your IP:
216.73.216.50
Server IP:
41.128.143.86
Server:
Linux host.raqmix.cloud 6.8.0-1025-azure #30~22.04.1-Ubuntu SMP Wed Mar 12 15:28:20 UTC 2025 x86_64
Server Software:
Apache
PHP Version:
8.3.23
Buat File
|
Buat Folder
Eksekusi
Dir :
~
/
usr
/
share
/
psa-horde
/
imp
/
locale
/
eu
/
View File Name :
help.xml
Idatzi: Ekintzak
"Bidali mezua" aukerak hartzaileari bidaltzen dio mezua. Ziurtatu ekintza honekin bidali nahi duzun mezua ondo dagoela, ezin baita atzera egin.
"Gorde zirriborroa" aukerak "Zirriborroak" izeneko karpetan jartzen ditu amaitu gabeko mezuak. Edozein karpeta-zerrendatatik joan daiteke karpeta horretara. Mezua gero amai dezakezu, "Zirriborroak" karpetara joanez. Horretarako, egin klik gordetako mezuan ireki dadin, eta gero, egin klik "Berrekin" aukeran.
Mezua zirriborro gisa gorde aurretik Gaia zehazten badiozu, gero errazago jakin ahal izango duzu zirriborroen karpetako zein mezu idazteari berrekin nahi diozun.
"Utzi mezua" aukera hautatuz gero, laster-leihoa ez den leiho batean idazten ari bazara, idazten ari zaren mezua utzi eta ikusten ari zinen azken karpetara itzuliko zara.
Mezu-idazketa: Identitatea
Identitatea
Aukeratu mezuak bidaltzeko erabiliko den identitatea, Aukerak->Informazio pertsonala atalean sartuta dauzkazun identitateen goitibeherako zerrendan.
Mezu-idazketa: Nori
Nori
Idatzi mezuaren hartzailearen helbide elektronikoa. Hartzaile bat baino gehiago jartzeko, bereizi helbide elektronikoak koma bidez. Helbide elektronikoak bereizteko beste puntuazio-marka bat erabiltzen baduzu, errorea emango du aplikazioak.
Mezu-idazketa: Cc
Cc
Idatzi mezuaren kopiaren hartzailearen helbide elektronikoa. Hartzaile bat baino gehiago jartzeko, bereizi helbide elektronikoak koma bidez. Helbide elektronikoak bereizteko beste puntuazio-marka bat erabiltzen baduzu, errorea emango du aplikazioak.
Mezuaren zuzeneko hartzaileak ez diren hartzaileei mezuaren kopia bat bidaltzeko erabiltzen da, mezua jaso eta mezuko informazioaren berri izan dezaten. Normalean, mezuko gaiarekin nolabaiteko erlazioren bat izaten dute hartzaile hauek. "Nori:" hartzaileek eta "Cc:" hartzaileek bi hartzaile mota horien zerrenda osoa ikus dezakete.
Mezu-idazketa: Bcc
Bcc
Idatzi mezuaren kopiaren hartzaile ikusezinen helbide elektronikoak. Hartzaile bat baino gehiago jartzeko, bereizi helbide elektronikoak koma bidez. Helbide elektronikoak bereizteko beste puntuazio-marka bat erabiltzen baduzu, errorea emango du aplikazioak.
Idatzitakoa irakurriko duten hartzaileei Bcc ezkutuko kopiak bidali ohi zaizkie, EZ bada nahi beste hartzaileek jakitea gainerakoek ere mezua jaso dutenik. Beraz, "ezkutukoak" esan nahi du, mezu horretako hartzaileen identitatea ezkutatu egiten dela eta gainerako hartzaileek ez dutela ikusiko. Bidaltzaileak eta "Bcc" hartzaileek bakarrik jakingo dute kopia bat jaso dutela.
Mezu-idazketa: Gaia
Gaia
Idatzi mezuaren gaia. Hobe da gaia laburra, erraza eta deskribatzailea izatea. Gaia lerroa erabiltzea da zuk eta zure hartzaileek mezuan zer dagoen gogoratzeko biderik errazena. Horregatik, oso garrantzitsua da posta antolatzeko eta mezu garrantzitsuak bilatzeko.
Gainera, mezu bati "Erantzuten" diozunean edo "Birbidaltzen" duzunean, gai hau kopiatu egiten da mezu berrian. Hortaz, baliagarria da mezu-elkarrizketa bateko "haria" osatzen duten mezuak identifikatzeko. Iradokizun gisa, erantzundako edo birbidalitako mezu batean ideia berriak badaude, "Gaia" lerroa pixka bat aldatzea gomendatzen dizugu; horrela, hartzaileek "hariaren" bilakaera jarrai dezakete.
Idatzi: Ortografia-egiaztapena
Ekintza hau beharbada ez da erabilgarri egongo, administratzaileak desgaitu badu.
Egin klik "Ortografia-egiaztapena" aukeran, ortografia zuzentzeko. Gaizki idatzitako hitzak gorriz markatu eta azpimarratu egingo dira, eta hitz horien gainean klik eginez gero iradokitako ordezpenen zerrenda bat bistaratuko da. Egin klik ordezpen-hitz baten gainean jatorrizko mezuan ordezteko, edo beste edozein lekutan laster-leihoa ixteko. Ortografia-egiaztapenarekin amaitutakoan, egin klik "Berrekin edizioari" botoian mezua editatzen jarraitzeko.
Idatzi: Gorde bidalitako mezuak
Ekintza hau beharbada ez da erabilgarri egongo, administratzaileak desgaitu badu.
Bidalitako mezuaren kopia bat gordetzeko, aktibatu "Gorde" kontrol-laukia. Helburuko postontzia "Aukerak->Informazio pertsonala->Identitateak" aukeran hautatutako postontzia izango da. Zure administratzaileak beharbada onartuko du bidaltzen den postarako beste leku bat hautatzea aukera honen ondoko goitibeherako zerrenda baten bidez.
Bidali dituzun mezu garrantzitsuen kopiak gordetzea erabilgarria izan daiteke, zer eztabaidatu den jakiteko. Eginbide hau lehenespenez hauta daiteke "Aukerak->Informazio pertsonala->Gorde bidalitako mezuak?" aukerara joanez. Aukeretan, hainbat mantentze-ataza konfigura ditzakezu, bidalitako mezuen postontziak aldiro-aldiro husten joateko edo postontzi horien izenak aldatzeko.
Hobe da mezu guztiak ez gordetzea; bestela, arazoak izan ditzakezu biltegiratze-kuotarekin, erraz agor baitaiteke, batez ere eranskin handiak bidaltzen dituzunean. Biltegiratze-kuota betea duen postontzi batean ezin da mezu berririk jaso.
Mezu-idazketa: Lehentasuna
Lehentasuna
"X lehentasuna"ren goiburua ezartzen du bidaliko duzun mezuan. "X lehentasuna" etiketa "sasiestandar" mota bat da; eta Netscape, Mozilla, Opera eta Outlook posta-bezeroek onartzen dute. Goiburu hori maneiatu ezin duen beste edozein bezerok ez ikusi egingo dio.
Iragazkiak: Editatu iragazki-arauak
Editatu iragazki-arauak
Egin klik "Editatu honen aukerak: iragazkiak" koadroan, aktibatuta dauden iragazki-arauak gehitu, ezabatu eta editatzeko orrira joateko.
Iragazkiak: Editatu zerrenda beltza
Editatu zerrenda beltza
Egin klik "Zerrenda beltza" aukeran, INOIZ mezurik onartzen ez diezun helbide elektronikoen zerrendan helbideak gehitu, ezabatu eta editatzeko orrira joateko.
Iragazkiak: Editatu zerrenda zuria
Editatu zerrenda zuria
Egin klik "Editatu zerrenda zuria" aukeran, mezuak BETI onartzen dizkiezun helbide elektronikoen zerrendan helbideak gehitu, ezabatu eta editatzeko orrira joateko.
Iragazkiak: Aplikatu iragazkia saioa hastean
Iragazki-arauak aplikatu saioa hastean?
Hautatu aukera hau, iragazki hauek beti aplikatzeko IMPko saioa hastean.
Iragazkiak: Aplikatu iragazkia freskatzean
Aukera hau hautatu SARRERAKO ONTZIA ikusten duzun bakoitzean iragazkiak beti aplika daitezen
Iragazkiak: Aplikatu iragazkia edozein postontzitan
Onartu iragazki-arauak edozein postontzitan aplikatzea?
Hautatu aukera hau, iragazki-arauak edozein postontzitan aplikatzea nahi baduzu. Normalean, SARRERAKO ONTZIra heltzen diren mezu berrietan soilik aplikatzen dira iragazki-arauak. Aukera hau hautatuta badago, ikono bat agertuko da postontzi-orri guztietan; eta horrela, iragazki-arauak uneko postontzian dauden mezuetan aplikatu ahal izango dira. OHARRA: SARRERAKO ONTZIAz gain beste postontzi batzuk iragaziz gero, gauza arraroak gerta daitezke (adib. mezua bidali den postontzi berera kopia bat bidal dezake iragazkiak) eta/edo nahi ez diren emaitzak sor daitezke (adib. mezuak lekuz aldatuko/ezabatuko dira, mezuak uneko postontzira bidali ondoren, iragazki-arau berriak inplementatzen badira).
PGP: Erantsi gako publikoa
Erantsi gako publikoa
PGP gako publikoaren kopia bat hautatuz gero, halakorik baldin badago, irteerako mezuari erantsiko zaio. Portaera lehenetsia ezar dezakezu PGP aukeren pantailaren bidez.
PGP: Balidatu PGP gako publikoak erantzutean
Balidatu PGP gako publikoak erantzutean
Ezarrita badago, eta PGP enkriptatzea erabiltzen bada lehenespenez mezuak idaztean, erantzuna lehen aldiz sortzean hartzaile guztien gako publikoak atzi ditzakeela egiaztatuko du IMPk. Desabantaila bat du: erantzuteko leihoa irekitzean atzerapena eragin dezake. Bestalde, abantaila bat ere badu: berehala jakinaraziko dizu mezu enkriptatua hartzaile guztiei bidal diezaiekezun segituan.
Mezu-idazketa: Enkriptatze-aukerak
Enkriptatzerik ez
Mezua enkriptatu gabe bidaltzen du (testu osoa).
PGP enkriptatzedun mezua
Aukera honek uneko mezua enkriptatuko du, PGP eta hartzaileen gako publiko pertsonala erabiliz, eta ondoren, mezua bidaliko du. Hartzaileen gako publikoa gordeta eduki BEHAR duzu helbide-liburuan; bestela, aukerak honek huts egingo du. Hartzaileen gako publikoa helbide-liburuan badaukazu, baina hala ere erroreak jasotzen badituzu, egiaztatu hartzaileen eremuko posta elektronikoa eta gako publikoan gordeta dagoen helbide elektronikoa bat datozela. Enkriptatutako datuak irteerako mezuan erantsiko dira.
PGP sinaduradun mezua
Aukera honek uneko mezua digitalki sinatuko du PGP eta gako pribatu pertsonala erabiliz. Oraindik ez baduzu gako pribatuaren pasaesaldia sartu saio honetan, pasaesaldia sartu nahi duzun galdetuko dizu. Hartzaileak zure gako publikoaren kopia bat eduki behar du zure sinadura digitalki egiaztatzeko.
PGP sinaduradun/enkriptatzedun mezua
Aukera honek mezua digitalki sinatuko du lehendabizi, eta ondoren irteerako emaitza enkriptatuko du. Ikus "PGP enkriptatzedun mezua" eta "PGP sinaduradun mezua" atalak informazio gehiago nahi izanez gero.
PGP enkriptatzedun mezua pasaesaldiarekin
Aukera honek uneko mezua enkriptatuko du, PGP eta pasaesaldi bat erabiliz, eta ondoren, mezua bidaliko du. Enkriptatzeko erabili beharreko pasaesaldia zein den galdetuko zaizu. Eman pasaesaldia hartzaileari kanal seguru baten bitartez (pertsonalki, telefonoz, etab.) Enkriptatutako datuak irteerako mezuari erantsiko zaizkio.
PGP sinaduradun/enkriptatzedun mezua pasaesaldiarekin
Aukera honek mezua digitalki sinatuko du lehendabizi, eta ondoren irteerako emaitza enkriptatuko du pasaesaldi batekin. Ikus "PGP enkriptatzedun mezua pasaesaldiarekin" eta "PGP sinaduradun mezua" atalak informazio gehiago nahi izanez gero.
S/MIME enkriptatzedun mezua
Aukera honek uneko mezua enkriptatuko du, S/MIME eta hartzaileen ziurtagiria erabiliz, eta ondoren, mezua bidaliko du. Hartzaileen ziurtagiria gordeta eduki BEHAR duzu helbide-liburuan; bestela, aukerak honek huts egingo du. Hartzailearen ziurtagiria helbide-liburuan badaukazu, baina hala ere erroreak jasotzen badituzu, egiaztatu hartzaileen eremuko helbide elektronikoa eta ziurtagiria gordetako helbide elektronikoa bat datozela. Enkriptatutako datuak irteerako mezuan erantsiko dira.
S/MIME sinaduradun mezua
Aukera honek digitalki sinatuko du uneko mezua, S/MIME eta zure ziurtagiria erabiliz. Oraindik ez baduzu ziurtagiriaren pasaesaldia sartu saio honetan, pasaesaldia sartzeko eskatuko zaizu.
S/MIME sinaduradun/enkriptatzedun mezua
Aukera honek mezua digitalki sinatuko du lehendabizi, eta ondoren irteerako emaitza enkriptatuko du. Ikus "S/MIME enkriptatzedun mezua" eta "S/MIME sinaduradun mezua" sarrerak informazio gehiago nahi izanez gero.
PGP: Ikuspegi orokorra
Zer da PGP?
PGP komunikazio segururako eta datuak gordetzeko tresna bat da, eta batik bat posta elektronikoan erabiltzen da. Datuak enkriptatzeko eta sinadura digitalak sortzeko erabil daiteke. IMPk GnuPG (GNU Privacy Guard) erabiltzen du funtzionaltasun hau eskaintzeko.
Gaitu PGP funtzionaltasuna?
Aukera hau hautatuz gero, PGP gako pertsonalak sortu/ikusi ahal izango dituzu, beste pertsona batzuen gako publikoa gehitu/ezabatu, enkriptatutako mezuak irakurri, digitalki sinatutako mezuak egiaztatu eta bidaliko dituzun mezuak enkriptatu/sinatu.
PGP: Aukerak - Erantsi gako publikoa
Aukerak - Erantsi gako publikoa
Hautatuz gero, PGP gako publikoaren kopia bat (halakorik badago) erantsiko da bidaltzen dituzun mezu guztietan.
PGP: Kudeatu gako publikoak
Ikuspegi orokorra
Pantaila honetan PGP gako publikoak dituzten helbide-liburuko erabiltzaile guztiak zerrendatzen dira. Erabiltzaile hauek dira SOILIK 1) enkriptatutako mezu bat bidal diezaiekezunak -EDO- 2) sinadura digital bat egiazta diezaiekezunak.
Ikusi
PGP gako publikoa ikusteko leiho bat irekitzen du.
Xehetasunak
PGP gako publikoari buruzko xehetasun batzuk bistaratzen ditu.
Ezabatu
Zure helbide-liburuko gako publikoa ezabatzen du.
PGP: Kudeatu gako publikoak - Inportatu
Inportatu gako publikoak
Botoi honek PGP gako publiko bat eskuz inportatzeko leiho bat irekiko du. Gako publikoa testu-eremu batean ere itsats daiteke, edo gakoa ordenagailu lokaleko fitxategi batean badago, inporta dezakezu. Gakoa baliozkoa bada, helbide-liburuan sartuko da eta leihoa itxi egingo da; ez bada baliozkoa, errore-mezu bat agertuko da zergatia azaltzeko.
PGP: Kudeatu gako pertsonalak
Ikuspegi orokorra
Mezuak digitalki sinatu nahi badituzu edo beste batzuk zuri enkriptatutako mezuak bidaltzea gaitu, zure PGP gako-pare publikoa/pertsonala izan behar duzu.
Zure gako publikoa
Zure gako publikoa zuri enkriptatutako mezuak bidaltzea nahi duzun edozein pertsonak izan behar du erabilgarri; mezuak ZUK bakarrik desenkriptatu ahal izango dituzu (zure gako pribatua erabiliz). Gainera, zure gako publikoa digitalki sinatutako mezu bat bidaltzen diozun edonork izan behar du eskuragarri, sinadura digitala egiaztatzeko behar baita gako publikoa.
Gako pribatua
Zure gako publikoa erabiliz enkriptatutako edozein mezu desenkriptatzeko beharko duzu zure gako pribatua. Horrez gain, gako pribatua beharrezkoa da mezu bat digitalki sinatu nahi izanez gero. Gako pribatua pasaesaldi batekin babestuko da, gakoak sortu zirenean sortu zenarekin, hain zuzen ere. Beraz, gako pribatua eskatzen duen edozein jarduera egiteko, pasaesaldia eskatuko dizu IMPk. Pasaesaldia saio bakoitzean behin sartu behar duzu. IMPk zure pasaesaldia gordeko du saioa itxi arte (ez ahaztu saioa ixtea, beraz!)
PGP: Kudeatu gako pertsonalak - Gako publikoa
Ikusi
PGP gako publikoa ikusteko leiho bat irekitzen du.
Xehetasunak
PGP gako publikoari buruzko xehetasun batzuk bistaratzen ditu.
PGP: Kudeatu gako pertsonalak - Gako pribatua
Idatzi pasaesaldia
Pasaesaldiaren elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Pasaesaldia sartutakoan, zuzena bada, IMPk gorde egingo du saioa itxi arte.
Ahaztu pasaesaldia
IMPn gordetako pasaesaldia kentzen du. Gako pribatua gehiago erabili behar izanez gero, berriro pasaesaldia sartu beharko duzu.
Ikusi
PGP gako pribatua ikusteko leiho bat irekitzen du. EZ BIDALI GAKO HAU INORI - aukera hau honetarako da bakarrik: IMP gako pribatu pertsonala esportatzeko, gero beste programetan erabili ahal izateko.
Xehetasunak
PGP gako pribatuari buruzko xehetasun batzuk bistaratzen ditu.
PGP: Kudeatu gako pertsonalak - Ezabatu
Ezabatu gako pertsonalak
Botoi honek zure gako-pare pertsonal publikoa/pribatua ezabatuko du IMPko hobespenetatik.
PGP: Sortu gako pertsonala - Izena
Izena
Gako pertsonaletan kapsulatu nahi duzun izena da. Nahitaezko eremua da.
PGP: Sortu gako pertsonala - Iruzkina
Iruzkina
Gako pertsonaletan kapsulatu nahi duzun iruzkin-katea da. Aukerako eremua da.
PGP: Sortu gako pertsonala - Helbide elektronikoa
Helbide elektronikoa
Gako pertsonalekin lotu nahi duzun helbide elektronikoa da. Nahitaezko eremua da.
PGP: Sortu gako pertsonala - Pasaesaldia
Pasaesaldia
Gako pribatu pertsonala babesteko/enkriptatzeko erabiliko den pasaesaldia da. GUTXIENEZ 6 karaktere izan behar ditu, baina pasaesaldiak eta saioa hasteko pasahitzak EZ dute berdinak izan behar, EZ du hiztegi batean oinarritutako hitz bat izan behar eta zenbakiak nahiz letrak eduki behar ditu. Egiaztatzeko, pasaesaldia bi aldiz sartu behar duzu. Nahitaezko eremua da.
PGP: Hobespenak: Sortu gako pertsonala: Ekintzak
Sortu gakoa
Zure gako pertsonala sortu eta gordetzen du.
Inportatu gakoa
Botoi honek PGP gako pertsonala eskuz inportatzeko leihoa irekitzen du. Gakoa testu-eremu batean itsats daiteke, edo gakoa ordenagailu lokaleko fitxategi batean badago, zerbitzarira igo dezakezu. Gakoa baliozkoa bada, hobespenetan sartuko da eta leihoa itxi egingo da; ez bada baliozkoa, errore-mezu bat agertuko da zergatia azaltzeko.
Zure gakoaren alde pribatua baino ez da behar; gako publikoa automatikoki sortuko da gako probatutik.
S/MIME: Ikuspegi orokorra
Zer da S/MIME?
S/MIME gako-pare sistema pribatu/publiko bat da, eta sinadura digitalak, mezu-pribatutasuna eta manipulazio-detekzioa eskaintzen ditu modu elkarreraginkorrean. S/MIMEk mezuaren pribatutasuna eskain dezake, bidaltzaileak eta hartzaileek soilik deskodetu ditzaketen mezuak enkriptatuz. Mezu baten bidaltzailea identifika dezakezu sinadura digitalaren bidez. Biek batera, enkriptatzeak eta sinadura digitalak, manipulazioak detektatzen laguntzen dute; horrela, bidaltzaileek hartzaileei mezua bidali ondoren aldatu den ala ez jakin dezakete hartzaileek.
Gaitu S/MIME funtzionaltasuna?
Aukera hau hautatuz gero, S/MIME gako pertsonalak inportatu ahal izango dituzu, enkriptatutako mezuak irakurri, digitalki sinatutako mezuak egiaztatu eta bidaliko dituzun mezuak enkriptatu/sinatu.
S/MIME: Gako pertsonalak
Ikuspegi orokorra
Mezuak digitalki sinatu edo enkriptatu nahi badituzu, zure S/MIME gako-pare publiko/pribatu pertsonala izan behar duzu.
S/MIME: Inportatu ziurtagiri pertsonalak
Inportatu ziurtagiri pertsonalak
Inportatu ziurtagiri pertsonalak PKCS #12 fitxategi-formatu batetik. Arakatzaile batetik (adib. Internet Explorer edo Firefox-etik) edo sistema eragile batek (adib. Windows XP) mantendutako ziurtagiri-biltegi batetik esportatzen denean gako bat, normalean sortzen den fitxategia PKCS #12 fitxategia izan ohi da. Gakoak baliozkoak badira, hobespenetan sartuko dira eta leihoa itxi egingo da; ez badira baliozkoak, errore-mezu bat agertuko da zergatia azaltzeko.
S/MIME: Ezabatu ziurtagiri pertsonalak
Ezabatu ziurtagiri pertsonalak
Ezabatu ziurtagiri pertsonalak hobespenetatik. Ezingo dituzu S/MIME mezuak sinatu edo zuri bidalitako S/MIME mezu enkriptatuak ikusi.
S/MIME: Hobespenak: Kudeatu gako publikoak
Kudeatu S/MIME gako publikoen zerrenda.
Ikusi
Ikusi gako publikoaren testu gordina.
Xehetasunak
Ikusi gako publikoaren xehetasun teknikoak.
Ezabatu
Biltegian hautatutako gako publikoa ezabatzen du. Gako publikoa ezabatuz gero, erabiltzaile horri enkriptatutako mezuak bidaltzea eragotziko duzu.
Inprimatu
Inprimatu mezu bat
Ikusten ari zaren mezu bat inprimatzeko, egin klik mezuaren goiko edo beheko "Inprimatu" estekan. Inprimatzeko formatua duen leiho berri batean irekiko da mezua. Zure web-arakatzailearen eta sistema eragilearen arabera, inprimatzeko elkarrizketa-koadroa irekiko da beharbada. Irekitzen ez bada, hautatu web-arakatzaileko "Fitxategia" menua eta aukeratu "Inprimatu", inprimatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Ordena eta haria
Ordenatu sarrerak
Mezuen zerrenda ikustean, mezuak edozein zutaberen arabera ordena ditzakezu zutabe egokian klik eginez gero. Goranzko edo beheranzko ordenara aldatzeko, egin klik zutabearen goiburuko geziaren ikonoan.
Hariak
Mezuak hariaren (gaiaren) arabera taldekatzeko, horrela mezu bakoitza bere erantzun guztiekin batera taldean egon dadin, egin klik gaiaren zutabe-izenburuko [Haria] estekan. Berriro gaiaren ordena normala jartzeko, egin klik gaiaren zutabeko izenburuaren [Gaia] estekan.
Hobespenak: Aldatu izena bidalitako mezuen karpetari hilero
Hautatu hobespen hau, bidalitako mezuen karpetari izena aldatu nahi badiozu hilabete bakoitzaren hasieran. Karpetaren izena aldatuko da (urtea eta hilabetea dituen izen batekin) eta bidalitako mezuen karpeta berri bat sortuko da.
Hobespenak: Ezabatu bidalitako mezuen karpeta hilero
Aukera hau hautatuz gero, bidalitako mezuen karpeta zaharrak ezabatuko dira hilabete kopuru jakin bat iragan ondoren. Hilabete kopuru hori baino gehiago duen edozein karpeta ezabatu egingo da. Erabilgarria izan daiteke, adibidez, kuota edo muga bat badaukazu.
Hobespenak: Betiko borratu bidalitako mezuak
Zein maiztasunekin borratuko dira betiko bidalitako mezuen karpetak?
Hobespenak: Betiko borratzen den bidalitako mezuen karpetaren mantentzea
Bidalitako mezuen karpetak borratzen ari bazara, zenbat egun izan behar dituzte mezuek borratzeko?
Hobespenak: Ezabatu estekatutako eranskinak hilero
Zure kontu lokala irteerako mezuetan estekatutako eranskinak bidaltzeko konfiguratuta badago, aukera honek betiko borratuko ditu estekatutako eranskin zaharrak hilabete kopuru jakin bat igarotakoan. Hilabete kopuru hori baino gehiago duen edozein eranskin ezabatu egingo da. Erabilgarria izan daiteke, adibidez, kuota edo muga bat badaukazu.
Hobespenak: Mantentzea: Betiko borratu zakarrontzia
Zein maiztasunekin borratuko da betiko zakarrontziaren karpeta?
Hobespenak: Mantentzea: Betiko borratzen den zakarrontziaren mantentzea
Zakarrontzi-karpeta betiko borratzen baduzu, zenbat egun izan behar dira mezuak betiko borratzeko?
Hobespenak: Mantentzea: Mezu baztergarriak betiko borratzea
Zein maiztasunekin borratuko da betiko mezu baztergarrien karpeta?
Hobespenak: Mantentzea: Betiko borratzen den mezu baztergarrien karpetaren mantentzea
Mezu baztergarrien karpeta betiko borratzen baduzu, zenbat egun igaro behar dira mezuak betiko borratzeko?
Hobespenak: Mezu-idazketa: Goiburuaren laburpena
Bidaltzen dituzun erantzunetan komatxo arteko aipamen-testua baino lehenago agertzea nahi duzun esaldia idatz dezakezu hemen.
Erantzuten ari zaren mezuari buruzko informazioa txertatzeko leku-marka berezi bat edo gehiago sar ditzakezu. Leku-markek '%' ikurra eta ondoren letra bakar bat izaten dute. Leku-marka hauek daude erabilgarri:
%f : Bidaltzailearen izena eta helbide elektronikoa
%a : Bidaltzailearen helbide elektronikoa
%p : Bidaltzailearen izena
%r : RFC 2822 estiloko data eta ordu-zona osoa
%d : Data horrela: aaa, UUUU hhhh ee
%x : Data konfigurazio lokalaren formatu lehenetsian
%c : Data eta ordua konfigurazio lokalaren formatu lehenetsian
%m : Mezuaren IDa
%s : Gaia
%n : Lerro berri bat
%% : '%' karakterea
Hobespenak: Eskatu irakurragiriak
"Eskatu irakurragiria?" hautatuz gero, mezuaren hartzaileei eskaera bat bidaltzen zaie, hartzaileek mezua ireki dutela jakinarazteko zuri. Hori ez dute bezero guztiek onartzen/ baliatzen.
Hobespenak: Bidali irakurragiria
"Bidali irakurragiria" aukerak irakurragiria bidaltzen du, mezu bat irakurtzen duzunean bidaltzaileak mezua irakurri duzula jakiteko. Lehenespenez, jakinarazpena bidali nahi duzun galdetuko zaizu.
Mezua: Hobespenak: Ezabatu mezu baztergarriak sailkatu ondoren
Hiru aukeretako bat egitea hauta dezakezu, mezu bat baztergarri gisa sailkatu ondoren.
Lehenengoan, ezer ez egitea erabaki dezakezu - mezua baztergarri gisa sailkatuko da, baina zure postontzian aldatu gabe geratuko da.
Bigarrengoan, mezua baztergarri gisa sailkatuz gero, mezua berehala ezabatuko da.
Hirugarrenean, mezu bat baztergarri gisa sailkatzen denean, mezua uneko postontzitik ezabatuko da eta baztergarrien karpetara eramango da.
Mezua: Hobespenak: Lekuz aldatu mezu baztergarriak seguru gisa sailkatu ondoren
Bi aukeretako bat egitea hauta dezakezu, mezu bat baztergarri edo seguru gisa sailkatu ondoren.
1. Ez egin ezer. Mezua seguru gisa sailkatuko da, baina zure postontzian aldatu gabe geratuko da.
2. Mezu bat seguru gisa sailkatzen denean, uneko postontzitik ezabatu eta Sarrerako ontzira eramango da.
Hobespenak: Irudiak ordeztea
Barnean bistaratzen diren mezuetan, irudi-etiketa guztiak blokeatu egin behar dira irudi horiek ikustea erabakitzen duzun arte? Kontuan izan, eranskin bat bistaratzen ari bazara, irudiak beti ikusiko direla.
Hobespenak: Gorde bidalitako mezuetako eranskinak
Idatzitako mezu bat bidalitako mezuen karpetan gordez gero, zehaztu erantsitako datu guztiak gorde behar diren ala ez. Aukera hauek daude erabilgarri:
* "Beti gorde eranskinak" - INOIZ ez da galdetuko mezuak idazteko pantailan eranskinak gorde behar diren ala ez, eranskinak BETI gordeko baitira mezuarekin batera.
* "Galdetu eranskin bat bidaltzen den bakoitzean; lehenespena: BAI" - BETI galdetuko da mezuak idazteko pantailan eranskinak gorde behar diren ala ez; lehenespena: eranskinak gordetzea.
* "Galdetu eranskin bat bidaltzen den bakoitzean; lehenespena: EZ" - BETI galdetuko da mezuak idazteko pantailan eranskinak gorde behar diren ala ez; lehenespena: eranskinak ez gordetzea.
* "Inoiz ez gorde eranskinak" - INOIZ ez da galdetuko mezuak idazteko pantailan eranskinak gorde behar diren ala ez, eta eranskinak ez dira INOIZ gordeko mezuarekin batera.
Karpetak: Sarrerako ontzi birtuala
Postontzi birtuala gordetako bilaketa bat da, eta horrela, ez dago berri gisa markatutako mezuak postontzi guztietan bilatzeko beharrik. Hala, une horretan harpidetutako postontzietan automatikoki bilatzen dira mezu berriak eta emaitzak postontzi bakarrean bistaratzen dira.
Karpetak: Zakarrontzi birtuala
Zakarrontzi birtuala gordetako bilaketa bat da, eta horrela, ez dago beste Zakarrontzi-karpeta bereizi bat izateko beharrik. Mezuak zakarrontzi-karpeta zentralizatu batera eraman beharrean, mezuak dauden uneko karpetan ezabatu gisa markatzen dira. 'Erakutsi ezabatutako mezuak' aukera desaktibatzen denean, mezuak ez dira postontziaren aurrebistan agertuko. Erabiltzaileak Zakarrontzi birtualean klik egiten duenean, *guztiak* aukerarekin, ezabatzeko markatutako mezuak postontzi guztietan bilatzen dira, eta mezuak postontzi bakarrean bistaratzen dira.
Postontzia: Teklatuko lasterbideak
Teklatua erabil dezakezu postontziko mezuak hautatzeko eta ikusteko. Mezuen artean mugitzeko, erabili
eta
teklak,
Ktrl
tekla sakatuta daukazula. Orriaren hasieran hasiko zara (bistaratutako azken mezuan)
sakatzen baduzu, eta orriaren amaieran (bistaratutako lehen mezuan)
sakatzen baduzu.
Uneko mezua nabarmenduta agertuko da, sagua gainean jarrita izango bazenu bezala. Postontziko zerrendan gora eta behera mugitzen ari zaren bitartean,
Zuriune-barra
saka dezakezu mezua hautatzeko edo desautatzeko, eta
Sartu
saka dezakezu mezua ikusteko.
Alt
tekla sakatuta badaukazu
Ktrl
teklaren ordez mezu-zerrendan nabigatzen ari zarenean, automatikoki hautatu edo desautatuko dira pasatzen ari zaren mezuak.
Erabili
eta
teklak, postontziko mezuen aurreko orrira edo hurrengo orria joateko.
Mezua: Aurreko/Hurrengo mezua
Erabili teklatuko
eta
teklak aurreko mezura edo hurrengo mezura joateko.
Idatzi: Eranskinak gehitzea
Fitxategiak erants diezazkiokezu mezuari, arakatzaileak fitxategiak kargatzea onartzen badu.
Egin klik "Arakatu" botoian, eta hautatu erantsi beharreko fitxategia. Beste karga-sarrera bat agertuko da, mezu batean onartzen den eranskin kopurua gainditu ez baduzu, eranskin gehiago kargatu ahal izateko.
Azalpena aldatu nahi baduzu, "Eguneratu" botoian klik egin dezakezu eranskinak berehala kargatzeko, eta eranskinetan egindako aldaketak gordetzeko.
Fitxategia handia denean eta/edo Interneteko konexioa motel dabilenean, denbora dezente beharko da fitxategia kargatzeko eta mezuari eransteko.
Idatzi: Uneko eranskinak
Uneko eranskinak
Mezuari itsatsitako fitxategien zerrenda bistaratzen du atal honek.
Ezabatu eranskinak
Erantsitako fitxategi bat ezabatzeko:
1. urratsa: Aktibatu ezabatu nahi dituzun fitxategi-izenen ondoan dagoen kontrol-botoia.
2. urratsa: Egin klik Uneko eranskinen gaineko "Eguneratu" botoian aldaketak berehala ikusteko, edo aldaketak automatikoki gauzatuko dira mezua bidaltzean.
Aldatu eranskinaren azalpena
Eranskinen azalpenak aldatzeko (hartzaileek eranskinen azalpen gisa ikusiko dituzten testuak dira):
1. urratsa: Idatzi azalpen bat Azalpenaren eremuan.
2. urratsa: Egin klik Uneko eranskinen gaineko "Eguneratu" botoian aldaketak berehala ikusteko, edo aldaketak automatikoki gauzatuko dira mezua bidaltzean.
Idatzi: Estekatu eranskinak
Mezuaren eranskinak bidalitako mezuaren zati gisa bidaliko diren edo eranskin horiek zerbitzari lokal batean gordeko diren zehazten du. Eranskinak estekatuak badira, mezuaren hartzaileak web-esteka bat izango du eta esteka horretatik eranskinak deskargatu ahal izango ditu.
Estekatutako eranskinen abantaila hauxe da, bereziki fitxategi handien kasuan: bidalitako mezuen tamaina ikaragarri gutxitzen dela. Eranskinak estekatzeak duen desabantaila, berriz, hauxe: eranskinen edukia agian ez dela eskuragarri egongo etorkizunean, eranskineko datuak mezu elektronikoan ez badira gordetzen.
Karpetak
Ezkerreko zutabeko botoiak erabiliz hauta ditzakezu karpetak. Hori egindakoan, hautatu karpetan egin nahi duzun ekintza ezkerreko koadroan.
Karpetak: Sortu
Sortu karpeta berri bat, posible bada. Karpeta bat sortzeko oinarrizko mailan, hautatu 'Sortu' ezkerreko zutabean karpetarik hautatu gabe, Azpikarpeta bat sortzeko lehendik dagoen beste karpeta batean, hautatu karpeta ezkerreko zutabean eta hautatu 'Sortu'.
Karpetak: Aldatu izena
Aldatu karpeta baten izena. Izena aldatzeko, aldatu izena aldatu nahi diezun karpetak ezkerreko zutabean eta egin klik 'Aldatu izena' aukeran. Izena aldatzean, automatikoki izena aldatuko zaie azpikarpeta guztiei.
Karpetak: Ezabatu
Ezabatu karpeta bat eta karpetaren barneko mezu guztiak. Ezabatzeko, aldatu ezabatu nahi dituzun karpetak ezkerreko zutabean eta egin klik 'Ezabatu' aukeran. Umeak dituen karpeta bat ezabatzean, azpikarpetak ez dira automatikoki ezabatuko. Ume horiek kentzeko, ezkerreko zutabean eskuz hautatu behar dituzu ezabatu nahi dituzun karpeta guztiak.
Karpetak: Hustu
Karpeta bateko mezu guztiak ezabatzeko, baina karpeta bera ezabatu gabe, hautatu karpetak ezkerreko zutabean eta egin klik 'Hustu' aukeran.
Karpetak: Borratu betiko
Ezabatutako gisa markatutako karpeta bateko mezu guztiak ezabatzeko, baina karpeta bera ezabatu gabe, hautatu karpetak ezkerreko zutabean eta egin klik 'Borratu betiko' aukeran. Aukera hau erabiltzeko ezinbestekoa da zakarrontzirik ez erabiltzea.
Karpetak: Harpidetu/Kendu harpidetza
Karpeta bat harpidetutako edo harpidetza kendutako gisa markatzen du. Karpeta bat harpidetzen denean, goitibeherako karpeta-zerrenda guztietan agertzen da. Aukera horiek agertzeko ezinbestekoa da IMAP karpeta-harpidetzak erabiltzea.
Harpidetzeko, hautatu karpetak ezkerreko zutabean eta egin klik 'Harpidetu' aukeran. Harpidetza kentzeko, hautatu karpetak ezkerreko zutabean eta egin klik 'Kendu harpidetza' aukeran.
Karpetak: Begiratu mezu berririk dagoen/Ez begiratu mezu berririk dagoen
Ekintza hau beharbada ez da erabilgarri egongo, administratzaileak desgaitu badu.
Mezurik dagoen begiratzeko markatzen du karpeta Karpeta-nabigatzailean eta alboko barran.
Marka hau ezartzeko, hautatu karpetak ezkerreko zutabean eta hautatu 'Begiratu mezu berririk dagoen'. Marka hau kentzeko, hautatu karpetak ezkerreko zutabean eta hautatu 'Ez begiratu mezu berririk dagoen'.
Karpetak: Markatu mezu guztiak Ikusitako/Ikusi gabeko gisa
Karpeta bateko mezu guztiak ikusitako gisa markatzeko, hautatu ezkerreko zutabeko karpetak eta hautatu 'Markatu mezu guztiak ikusitako gisa'. Karpeta bateko mezu guztiak ikusi gabeko gisa markatzeko, hautatu ezkerreko zutabeko karpetak eta hautatu 'Markatu mezu guztiak ikusi gabeko gisa'.
Karpetak: Deskargatu
Karpeta bateko fitxategi guztiak deskargatzeko fitxategi bakar batean (mbox formatuko fitxategi batean), hautatu karpeta ezkerreko zutabean eta egin klik 'Deskargatu' botoian. Fitxategia ZIP formatu konprimatuan deskargatzeko, hautatu 'Deskargatu [.zip formatua]'.
Karpetak: Inportatu mezuak
Aukera honek .mbox edo .eml fitxategiak aukeratu duzun karpetara inportatzen ditu. Aukeratu mezuak inportatzeko karpeta bat ezkerreko zutabean, eta ondoren hautatu aukera hau. Zein mbox edo eml fitxategi inportatu nahi duzun zehazteko orri batera joango zara.
Karpetak: Berreraiki karpeta-zuhaitza
Berreraiki karpeta-zuhaitzaren irudikapen grafikoa, posta-zerbitzarian berriro kontsulta eginez. Normalean ez zenuke hori egin behar, ez bazara ari aldi berean posta-zerbitzaria atzitzen beste posta-bezero batekin eta posta-bezero horrek aldaketak egin baditu karpeta-egituran.
Karpetak: Erakutsi/Ezkutatu harpidetu gabeak
IMAP karpetako harpidetzak erabiltzen badituzu, erakutsi/ezkutatu harpidetu gabeko karpetak. Karpeta bat harpidetzeko/harpidetza kentzeko, hautatu karpeta-izenaren ondoan dagoen kontrol-laukia eta erabili goitibeherako Karpeta-ekintza menuko Harpidetu/Harpidetza kendu aukera.
Karpetak: Zabaldu denak
Zabaldu karpeta-sarrera guztiak.
Karpetak: Tolestu denak
Zabaldu karpeta-sarrera guztiak.
Iragazkiak: Aplikatu arauak
Egin klik postontziaren ikuspegiko 'Sarrerako ontzia' izenaren ondoan dagoen "Aplikatu iragazkiak" ikonoan, mezu guztiak iragazteko zehaztutako arauen arabera.
Idatzi: Eranskinak gehitzea
Fitxategiak erants diezazkiokezu mezuari, arakatzaileak fitxategiak kargatzea onartzen badu.
Egin klik "Arakatu" botoian, eta hautatu erantsi beharreko fitxategia. Beste karga-sarrera bat agertuko da, mezu batean onartzen den eranskin kopurua gainditu ez baduzu, eranskin gehiago kargatu ahal izateko.
Fitxategia handia denean eta/edo Interneteko konexioa motel dabilenean, denbora dezente beharko da fitxategia kargatzeko eta mezuari eransteko.
Idatzi: Uneko eranskinak
Eranskinak ikustea
Eranskinaren fitxategi-izena klik egiteko modukoa bada, eranskinaren datuak arakatzailean ikusi ahal izango dituzu. Egin klik eranskinaren izenaren gainean eranskinaren edukiak laster-leiho batean ikusteko.
Ezabatu eranskinak
Eranskin bat ezabatzeko, egin klik ezabatu nahi duzun eranskinaren izenaren ondoko "Kendu" botoian
Postontzia
Mezu baten aurrebista ikusteko, hautatu mezua mezuen zerrendan.
Mezu baten gainean eskuineko botoiarekin klik eginez gero, erabilgarri dauden ekintzak erakusten dira.
Opera-k ez du onartzen eskuineko klik bidezko ekintzarik. Eskuineko botoiarekin klik egin beharrean, egin klik ezkerreko botoiarekin +
Maius
+
Ktrl
eta erabilgarri dauden ekintzak bistaratuko dira.
Hainbat mezu hautatzeko hautapen berean, egin klik mezuan
Ktrl
tekla sakatuta daukazula. Hainbat mezu hautatzeko, egin klik bitarteko lehen mezuan, " "nabigatu bitarteko azken mezura, eta egin klik azken mezuan
Maius
tekla sakatuta daukazula."
Postontzia: Teklatuko lasterbideak
Laster-tekla hauek daude erabilgarri:
/
: Joan gora/behera mezuen zerrendan.
OrrGor
/
OrrBeh
: Joan orri bat gora/orri bat behera mezuen zerrendan.
Alt
+
OrrGor
/
OrrBeh
: Korritu gora/behera aurrebista bistaratutako mezuan zehar.
Hasi
/
Amai
: Joan mezu-zerrendaren hasierara/bukaerara.
Ezab
: Ezabatu hautatuta dauden mezuak.
Maius
+
Ezab
teklak sakatuz gero, mezu hau ezabatuko da, eta hurrengo mezura joango da, mezu bakar bat bakarrik hautatzen bada.
Maius
+
N
: Joan ikusi gabeko hurrengo mezura (bilaketa-postontziak ez direnetan bakarrik).
Sartu
: Ireki mezua laster-leiho batean.
Ktrl
+
A
: Hautatu uneko postontziko mezu guztiak.